2019 HAUTESKUNDEAK


JOSEBA ZORRILLA RUIZ

El Carmen auzoan jaio nintzen eta 20 urte daramatzat Arangurenen bizitzen. “Baby boom” belaunaldikoa naiz, “Decada de los 60”festan frontoia bete zuen belaunaldikoa, eta herri berekoak baino, kuadrilla berekoa ematen genuen.

Lanbide-heziketa ikasi nuen 80ko hamarkadan. Urte horietan, langabezia oso handia zen eta lan-irteera gutxi existitzen ziren, oposizio publiko bat gainditzea zen haietako irteera bat. Hori izan zen nire kasua eta, Bilboko Udalean 30 urtez lan egiten ibili ostean, duela gutxi Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan lan egiten hasi nintzen.

Betidanik gustuko izan dut politika; dena dela, beste askoren moduan, ez dut atsegin hartu duen norabidea. Nik udalerriko politika pertsonen zerbitzura eta eguneroko arazoak konpontzeko tresna baten modura ulertzen dut; eta ez, ohituta gauden moduan, kargu berean urteetan zehar pertsona bera egoteko edota karrera politikoa egiteko kontua.

Herria guztiok osatzen badugu, udalerria zuzentzeko aukerarik onena pentsamendu guztiak bateratzen dituen taldea izango dela uste dut. Hori da Zalla Bai elkartearen oinarria: denontzat irekita dagoen Auzokideen Elkarte bat, ideologia eta pentsamendu ezberdinak dituzten pertsonak batzeaz harro gaudenak. Inori ez zaio eskatzen leialtasunik zin egiteko, bere herria hobetzeko lan egitea bakarrik.

Hauek dira Zalla Bai elkartean lan egitera bultzatu ninduten baloreek; eta azkenengo 8 urteetan gure udalerria eraberritu eta soziokulturalki suspertu duen esfortzuari nire lana gehitzea. Ilusio handiaz aurrera pauso bat eman dut Zallako alkategaia izateko. Niretzat ohore bat izango litzateke proiektu honekin jarraitzea, gehiengoak horrela nahi badu.

AGUR BERO BAT!